Jatetxea

Olaizolak euskal sukaldaritza jakintza eskaintzen du, bertakoa eta sofistikatua aldi berean. Bere sukalde tradizionala, bere xumetasun, zapore bikain eta kalitatezko bertako osagaien erabileragatik ezaguna da.

Euskal jatetxe tipiko hau jantoki zabal eta diseinu bereizgarri batez hornituta dago (kartara jateko), mahai luzeak ostatuan eta terrazan ere baditu. Ostatuan zein terrazan pintxoak, ogitartekoak, plater konbinatuak eta, nahi izanez gero, kartara ere jan daiteke.

Aparlakeku pribatu zabala dauka, txartelaz ordaintzea onartzen da eta telefonoz erreserba egiteko aukera dago (943 49 20 50).

-Kartako menua dastatu ahal izateko euskal diseinu tipikoko janleku zabala
-Janleku, ostatu eta terraza itxi eta girotuak
-Aparkaleku pribatu handia
-Haurrak aldatzeko tokia

JATETXEA

Lekua

Egoera

Olaizola jatetxea inguru pribilegiatuan kokatuta dago, Aiako Harria Parke Naturalaren barruan, Ergoien auzo euskaldunean, Oiartzun ibaiaren ertzan eta Donostia, Hondarribia eta Hendaiako hondartzetatik 10 minututara soilik.

Baserri zahar honetatik Aiako Harria mendigunearen paisaia anitza eta ikusgarria miretsi daiteke. Gune paregabe hau interes geologiko handikoa da, Euskadiko granito mendigune bakarra eta lurraldeko materialik zaharrena baita.

Bere kokalekua dela eta, Olaizolatik bidegorrira zuzenean jo daiteke, Arditurriko meategietako trenbide zaharretik doan oinezko eta txirrindularientzako ibilbidera. Erromatarren garaiko meatze hondarrak, ustiapen galeriekin.

jatetxea

Historia

Olaizola: Jatorria eta Etimologia

Antzinako euskal biztanleek jaiolekuko izena hartzen omen zuten. Manuel Lekuona Jaunaren iritziz (Euskaltzaindiako Zuzendari ohia), baserri historiko honek, egun jatetxe bilakatua, erro ziurra egotzi dakiokeen euskal abizen bakarrenetako bati jatorri eta etimologia eman zion.

… “Lehen Olaizola eta abizena sortu ziren etxearen aurre gaude. Oinetxe honetatik zatozte Olaizola guztiak” … (Manuel Lekuona Jauna, Imanol Olaizolaren lana: “José de Olaizola – Oroitzapenak – 1883-1969).

Uste da “Olaitz”, euskal leinu zaharrenetako bat, eta bordaren sinonimo den (kasu honetan burdinola adieraziko luke) “Ola” atzizkia bat eginaz sortzen dela Olaizola abizena. Olaitz-tarren Burdinola esan nahiko luke beraz.

Olaitz abizena Nafarroan (Oilabarreko bailaran) sortzen da. Urtea ezezaguna da eta izen hau Nafarroako agiririk zaharrenean (“Leyreko larrutxa”, 800. urtea) agertzen dela baino ez daiteke esan.

Olaitz-tarrak Gipuzkoara 700.aren amaiera aldera migratu omen zuten. Hiru burdinola primitibo eraiki zituzten besoen indarraz: Olaiz berri, Olaiz zarre eta Olaiz mari. Ondoren, energia hidraulikoaren etorrerarekin, euren industria eguneratzea erabakitzen dute, Oiartzun ibaiaren beheko aldera jaitsiz eta “OLAIZ-OLA” = Olaizola (Olaitz-tarren Burdinola) etxea sortuz.

Baserri zahar honen paretetan zenbait leiho lobulatu agertzen dira, bere eraikitze garaiko, XIV-XV. mendeak, aztarna garbiak.